AMPA GURE MAGALEAN
info@guremagalean.eus
EUS
CAS
HASIERA
GURASO ELKARTEA
NORTZUK GARA
ZUZENDARITZA BATZORDEA
BAZKIDETU ZAITEZ
GE AGENDA
KOBRANTZA-EGUTEGIA
ZERBITZUAK
ARAUDIA
ESKOLA-ASEGURUA
ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK
HARRERA
BESTE BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK
BERRIAK
HARREMANAK
FAMILIEN GUNEA
itzuli atzera
2022-otsaila-15
Bueltatu da Arrigorriagara Death Café-a
Arrigorriagako Death Café-a, otsailak 24
Pasa den azaroaren 4an egin zen lehen Death Café Arrigorriagan, herriko Osasun Foroak bultzatuta. Datorren ostegunean, otsailak 24, bueltatuko da Death Café, jubilatuen etxeko tabernan, 17: 30ean. Gure Magalean, uste dugu garrantzitsua dela seme-alabek heriotzari ahalik eta ikuspegi naturalenetik aurre egitea. Horregatik, ekitaldi honi buruzko informazioa eskaintzen dizuegu, herritarrak heriotzari, galerari, doluari eta hiltzeko prozesuari buruz hitz egitera animatzea baita gure helburua. Death Café-a taberna batean egiten den espazio bat da, heriotzaren gaiari buruz askatasunez hitz egiteko, gidoi itxirik eta helburu zehatzik gabe, kafea edo bertaratutako bakoitzak nahi duena hartzen duen bitartean. Helburua da heriotzaren kontzientzia soziala hainbat ikuspuntutik sustatzea, bizitza baloratzeko eta heriotzarekin zerikusia duen guztiari buruz hitz egiteak dakarren tabua hausteko. Arrigorriagako Osasun Foroaren arabera, heriotza bizitzaren parte da eta, beraz, gaiari buruz naturaltasunez eta beldurrik gabe hitz egiten hasi beharko genuke. Horrela, gizarteak heriotzari buruz hitz egiteko beldurra galduko luke, eta senideekin eta gertukoekin gaiaz hitz egitera ohituko litzateke, unea iritsitakoan, berauek erabaki zailekin kargatu beharrik izan ez dezaten. Garrantzitsua da azpimarratzea ez dela dolurako laguntza, ezta esperientzia pertsonaletarako laguntza-leku bat ere. Arrigorriagako Osasun Foroak herritarrak animatzen ditu espazioan parte hartzera, bai aurreko Death Café-ra joan zaretenak eta beste guztiak ere. Edukiera mugatua da; izena emateko idatzi arrigorriagakoosasunforoa@gmail.com helbidera edo deitu 944 020 200 telefono zenbakira.
Actividades
1237 aldiz irakurri dute
13/2012 Lege dekretu Reala betez, Zure baimena eskatzen dugu web-gune honetan burututako nabegazioari buruzko datu estadistikoak lortzeko helburuz. Erabiltzen jarraitu ez gero, “cookies”-en erabilera ontzat ematen duzula suposatuko dugu.
OK
|
Informazio gehiago