GURE MAGALEAN eskolako ikasleen guraso elkarteak bere ekimenez, ahal duen heinean, eskolako hainbat esparrutan zerbitzuak eskaini eta eskolaren funtzionamenduan laguntzea du helburu, beti ere ikasleen heziketan osagarriak izan daitezkeen ekintzak burutuz.
Berritasunak egon ohi diren arren, Gure Magaleanen ekimenez urtero urtero izaten ditugun jarduerak hurrengo hauexek dira:
Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak
-
Jolasean ere euskalakari (5 urte y 1.L.H.)
-
Antzerkigintza (4.L.H.)
-
Bertsolaritza (5.L.H. eta 6.L.H.)
-
Guremagalean.eus webgunea elkartearen jarduerak zabaltzeko
Eskola eta herriko ospakizunetan lagundu eta parte hartu
-
Olentzero: hamaiketakoa prestatu ikasle guztientzat eta ikastalde bakoitzeko oparia ordaindu.
-
Inauteriak: inauterietako antolaketan laguntzeaz gain, txokolatearen ordainketaz eta banaketaz ere arduratzen gara.
-
Korrikaren batzordean parte hartu. Ikasle guztientzako hamaiketakoa ordaindu.
-
Liburu Eguna: Liburu Egunaren antolaketan lagundu: erabilitako liburuak saldu, tailerrak, hainbat erakusketa…
-
Naturarekin bat: antolaketan lagundu. Ikasleen jardueren zati bat ordaindu (irteerak, tailerrak..)
-
Kirol Eguna: ikasturteko azken egunean, izozkiak banatu ikasle guztiei; 5 urtekoei oparitxo bana egin eta 6. mailakoei, orla.
-
Jai Batzordean parte hartu, eta herrian barna irristaketa ibilaldia antolatu egitarauaren barruan.
2 URTEKOEN GELETAN DAUDEN HAURTZAINEN KONTRATAZIOA EGIN ETA DIRULAGUNTZA ESKARIA BIDERATU
Ikasleentzako eta familientzako, ikastaroak eta tailerrak
-
Gabonetako, Aste Santuko oporretan, KZ gunean ikastaroak antolatu 3. Zikloko ikasleentzat.
-
Familientzako tailer eta hitzaldiak. Urtero saiatzen gara gai desberdinak jorratzen (batzuk errepikatu egiten dira familiek eskatuta). 2018-2019ko ikasturtean tailer hauek antolatu dira: “Oinarrizko Bizi Euskarria eta KDA”, “Eman pozoia: Gaixotzen gaituen elikaduran barrenako bidaia” eta “Hamaiketako eta askari osasungarriak”.
Beste batzuk
-
LIBURU SOLIDARIOA ETA ESKOLA MATERIALA, BARNETEGIAK: Familien eta zerbitzuen ordainketa eta gastuaren kontrola kudeatu.
-
Bizkaiko Foru Aldundiko ESKOLA KIROLA programa: Familiei informazioa ematen zaie eta entitate bat behar izan duten parte hartzaileen izena ematea kudeatu dugu.
-
MERKATU TXIKIA: Trukerako nahiz salmentarako (prezio sinboliko bidez) jostailu erabiliak batzea. Horren bidez lorturiko dirua ongintzako elkarte bati ematen zaio urtero. Horretaz aparte, eskatzen duten herriko familiei ere jostailuak ematen zaizkie.
-
ARANDIA ZAHAR ETXEA: haiekin batera hainbat jarduera antolatu, helburua izaki ikasleak adinekoengana hurbiltzea eta jarduerak nahiz bizipenak partekatzea: “Belaunaldien arteko Ginkana”, tailerrak eta zenbait erakustaldi (euskal dantza, balleta,..).
Elkartearen kudeaketa ekonomikoa
-
Familien diru ekarpena helbideratu, guraso elkarteak kudeatzen dituen ekimenak bideratzeko
-
Diru laguntza deialdietan aurkeztu beharreko agiriak prestatu eta bestelako diru laguntza bereziak kudeatu