AMPA GURE MAGALEAN
info@guremagalean.eus
EUS
CAS
HASIERA
GURASO ELKARTEA
NORTZUK GARA
ZUZENDARITZA BATZORDEA
BAZKIDETU ZAITEZ
GE AGENDA
KOBRANTZA-EGUTEGIA
ZERBITZUAK
ARAUDIA
ESKOLA-ASEGURUA
ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK
HARRERA
BESTE BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK
BERRIAK
HARREMANAK
FAMILIEN GUNEA
itzuli atzera
2022-maiatza-23
Arrigorriaga kardiobabesturantz urratsak emanez
Ikasi eta irakatsi bizitza bat zure eskuekin salbatzen
Ikasi eta irakatsi bizitza bat zure eskuekin salbatzen Bihotz-biriketako Bizkortze komunitarioa (BBB) Arrigorriaga kardiobabesturantz urratsak emanez Bazenekien ?? Urtero, Euskadin, batez beste, 850 bihotz- eta arnas gelditze gertatzen dira ospitaleetatik kanpo, eta horien herena etxetik kanpo gertatzen da. Eta bihotz- eta arnas-gelditzearen aurrean zelan jokatu dakien komunitatea osatzen badugu? Proiektu honen bidez, hainbat herritar prestatu eta entrenatu nahi ditugu bihotz-biriketako bizkortzean, eragile komunitarioak eta herritarren sarea erabiliz. Parte hartu nahiko zenuke? Gogoa eta konpromisoa besterik ez duzu behar. Elkarte, tokiko sare, klub, auzo, emakume-kolektibo, erretiratu, lanbide-talde edo -esparruren bateko kide bazara (merkataria, hezkuntza ?), eta bihotz-biriketako bizkortzean prestatu nahi baduzu, horren ostean ezagutza horiek zure ingurunean zabaltzeko, zeuretzat da proiektu hau. Zelan? Komunitateko eragile erreferente izan nahi dutenek BBBari buruzko prestakuntza jasoko dute, eta horrela, prestatutako beste pertsona batzuekin batera ezagutza horiek zabalduko dituzte. Ez da beharrezkoa profesional sanitarioa izatea. Baldintza bakarra da ikasitakoa beste eremu batzuetara eramateko gogoa eta konpromisoa izatea (prestakuntza kaskadan). Idatzi hona: info@guremagalean.eus Horrela, gero eta gehiago izango gara arlo horretan prestakuntza eta trebakuntza dugunok, eta Arrigorriaga kardiobabestuta egongo da. Irakatsi bizitza bat zure eskuekin salbatzen Eta laster, BBB tailerra familientzat! Egon adi!
Cursos
1197 aldiz irakurri dute
13/2012 Lege dekretu Reala betez, Zure baimena eskatzen dugu web-gune honetan burututako nabegazioari buruzko datu estadistikoak lortzeko helburuz. Erabiltzen jarraitu ez gero, “cookies”-en erabilera ontzat ematen duzula suposatuko dugu.
OK
|
Informazio gehiago