AMPA GURE MAGALEAN
info@guremagalean.eus
EUS
CAS
HASIERA
GURASO ELKARTEA
NORTZUK GARA
ZUZENDARITZA BATZORDEA
BAZKIDETU ZAITEZ
GE AGENDA
KOBRANTZA-EGUTEGIA
ZERBITZUAK
ARAUDIA
ESKOLA-ASEGURUA
ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK
HARRERA
BESTE BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK
BERRIAK
HARREMANAK
FAMILIEN GUNEA
itzuli atzera
2022-urria-27
Hezkuntza publikoaren alde. Hezkuntza Lege honi, ez!
Hezkuntza Legearen kontrako mobilizazioa
Azaroaren 5ean, 17: 30etan, Hezkuntza Legearen aurkako manifestazioa abiatuko da Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzatik (Gran Via 85), “Hezkuntza publikoaren alde. Hezkuntza Lege honi, ez!” lemapean. Izan ere, 2022-23 ikasturte honetan EAEko Hezkuntza Legea onartu nahi du Jaurlaritzak. Jadanik ezagutzen dugu Lege horren aurreproiektua, zeinek ez dien erantzuten eskola publikoaren beharrei. Eskola publikoa ardatz izango duen hezkuntza-sistema propioa nahi dugu, hezkuntza kohesionatua, berdintasunezkoa eta euskalduna bermatuko duena: 1. Sare publikoa sendotzea eta handitzea proposatzen dugu, herritar guztientzako eskubideen bermea baita. Horretarako, beharrezkoak dituen baliabide guztiak zuzenduko zaizkio eta publifikazio bideak ahalbidetuko dira sare honen parte hartu nahi duten ikastetxeentzat. 2. Ikasleen euskalduntzean erreferente izaten jarraituko duen eskola publikoa izan nahi dugu. Aurreproiektuak ez du indartzen hezkuntzak euskararen eta euskal kulturaren garapenaren bermatzaile gisa duen zeregina. Ez dira gainditzen hizkuntza-ereduak eta ez da jasotzen murgiltze eredua, ezta euskal curriculuma ere. 3. Hezkuntza komunitatearen parte-hartzean oinarrituta, elkarrekin lan egingo duten eskola publikoen sare solidarioa nahi dugu, herri eta auzoetan txertatuak. 4. Euskal gizarte kohesionatuaren aldeko apustua egiten dugu. Egungo hezkuntza sistema publiko-pribatu dualak ez du kohesioa bermatzen. 5. Euskal hezkuntza sistema publiko laikoa nahi dugu. Legeak kontrakoa planteatzen du: erlijioaren eskaintza derrigorrezkoa izango da eskola publikoan eta ideiario erlijiosoa duten itunpeko ikastetxeek publikoen finantzazio berbera jasoko dute. Azaroaren 5ean denok Bilbora! Gora eskola publikoa!
AMPA
1046 aldiz irakurri dute
13/2012 Lege dekretu Reala betez, Zure baimena eskatzen dugu web-gune honetan burututako nabegazioari buruzko datu estadistikoak lortzeko helburuz. Erabiltzen jarraitu ez gero, “cookies”-en erabilera ontzat ematen duzula suposatuko dugu.
OK
|
Informazio gehiago