AMPA GURE MAGALEAN
info@guremagalean.eus
EUS
CAS
HASIERA
GURASO ELKARTEA
NORTZUK GARA
ZUZENDARITZA BATZORDEA
BAZKIDETU ZAITEZ
GE AGENDA
KOBRANTZA-EGUTEGIA
ZERBITZUAK
ARAUDIA
ESKOLA-ASEGURUA
ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK
HARRERA
BESTE BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK
BERRIAK
HARREMANAK
FAMILIEN GUNEA
itzuli atzera
2021-uztaila-19
XIII. Irristaketa Herri-Ibilbidea
Arrigorriaga patinetan
AUPA, IRRISTATZAILE HORIEK: Uztailaren 25an, goizeko 11:00etan hasiko da XIII. Irristaketa Herri-Ibilbidea. Aurten bai!!!! Zorionez apurka-apurka gauzak hobera doaz baina Covid-aren arauak bete behar ditugu. Eta hori badakizu. Gogoratuko dizkizut zeren eta jarduera kaletik izan, taldeka irristatuko dugu: Neurriak mantendu (1,5 m gutxienez), maskarilla jarrita, gogora ezazu zentzudun jokatu. Etorri baino lehen tenperatura hartu eta seinaleak nabaritzen badituzu etxean geratu, lasai ze datorren urtean elkar ikusiko dugu. Aurten, gogoratu izena ematea posta elektronikoz (kulturakoinskripzioak@arrigorriaga.eus) edo telefonoz (946712361 - 16: 00etatik 20: 00etara), "Ongi etorri uda" ren gainerako aktibitateetan bezala, edo ibilaldia hasi baino lehenago hurbil zaitez bertan egongo den izen-emateko mahaira. (izen-abizenak, jaiotze-data, e-posta eta nongoa zaren. Telefonoaren zbka. derrigorezkoa da aurten). Urtero bezala, doan izango da. Udaletxearen plazan hasiko gara. Ibilibidea errepidetik eta parketik izango da. Eguraldiaren arabera alda dezakegu, baina edozein eratara, erraza izango da. Ez ahaztu babesak (kaskoa, belaunekoak, eskukoak, ukondokoak...), ezta patinak ere, jakina! Aurten, berriro ere, "Etiopia patinatzen" elkarteari lagunduko diogu patinatzeko materiala ematen. Kiroldegian bilduko ditugu zuk eman nahi duzuna (patinak, babesak, kaskoak, galtzerdiak, kamisetak, allen giltzak....) www.patinarenetiopia.org Bitartean... sasoian jarri!.
Actividades
1116 aldiz irakurri dute
13/2012 Lege dekretu Reala betez, Zure baimena eskatzen dugu web-gune honetan burututako nabegazioari buruzko datu estadistikoak lortzeko helburuz. Erabiltzen jarraitu ez gero, “cookies”-en erabilera ontzat ematen duzula suposatuko dugu.
OK
|
Informazio gehiago