AMPA GURE MAGALEAN
info@guremagalean.eus
EUS
CAS
HASIERA
GURASO ELKARTEA
NORTZUK GARA
ZUZENDARITZA BATZORDEA
BAZKIDETU ZAITEZ
GE AGENDA
KOBRANTZA-EGUTEGIA
ZERBITZUAK
ARAUDIA
ESKOLA-ASEGURUA
ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK
HARRERA
BESTE BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK
BERRIAK
HARREMANAK
FAMILIEN GUNEA
itzuli atzera
2021-urria-04
Gure Magalenek 2022ko udaleko aurrekontu parte-hartzaileetan hainbat proposamen aurkeztu ditu
Elkarte bat, zazpi proposamen
Irailean egindako bileraren ondoren, 2022ko udaleko aurrekontu parte-hartzaileetan gure elkartearen proposamen nagusi gisa bigarren karpa bat jartzea erabaki zen. Herriko lekuren batean egitea proposatu da, haurrek ondo pasatzeko beste espazio estali bat izan dezaten, Agirre Lehendakariaren parkeko egungo karpan denak estu egon behar izan gabe. Era berean, aintzat hartu da bigarren espazio estali horrek haurrentzako jolasak izatea, eta jolasak erabiltzeko adin-tartea zabalagoa izatea. Bestalde, jasotako gainerako proposamenak era pertsonalean aurkeztea erabaki zen. Hona hemen horien guztien laburpena: ? Patio inklusiboak eta bullying kontrako esaldiak: familia guztiek, eskolek eta erakundeek haurren garapen emozionala era osasuntsu baten ematea nahi eta behar dute; egungo eta etorkizuneko gizartean balioak, ilusioa eta poza ekarriko dituztenak. Guztiok gara BERDINAK, eta guztiok dugu zoriontsu hazteko eskubidea, gure egoera edozein dela ere. Dagoeneko martxan dauden proiektu inklusiboak (Elkartoki eta beste batzuk...) sortu eta jarraitu nahi genituzke. Jolastoki, zabu eta guztiontzako jolasekin, oztopo arkitektonikorik gabe, genero-bereizkeriarik gabe eta irudimenerako mugarik gabe. Era berean, aire zabalean jarduera gehiago izateko aukera aztertzea, "Jolastokia birpentsatzeko" proiektu batekin, iraunkortasun- eta ingurumen-irizpideak sartu ahal izateko, naturaz eta naturak eskaintzen dizkigun baliabideez gozatzera bideratuta. Hiri-espazio "aldarrikatzaileak" sortzea eskatzen dugu, esaldien, sinboloen, musikaren, dantzaren, pinturaren, poesiaren edo arte-adierazpenen bidez jarduteko eta gogoratzeko, denok berdinak garela, bullying-a ez dela aukera bat eta guztiok eskubide berak ditugula (Adiskidetasunaren Bankuaren proiektua adibide bat baino ez da). Gainera, proposamen hau zabaldu nahi genuke, haurrei eta familiei zuzendutako hitzaldi, prestakuntza eta jarduerekin, mezua guztiek barnera dezaten. ? Udal eskolan hozkailu solidario bat jartzea: ikastetxeko jantoki-zerbitzuko soberako janaria aprobetxatzeko, eta ekimen honi esker, elikagai horiei "bigarren bizitza" eman nahi zaie. Hori saihesteko, "Hozkailu solidarioa" jarriko litzateke, eta bertan jarriko lirateke eguneko anoa indibidualak, behar duten guztiek aprobetxa ditzaten. Gure ustez, ingurumen-onuraz gain, oso positibotzat jotzen dugu hezkuntza aldetik, eta oso aberasgarritzat herriarentzat. ? Sexualitatea: gure ustez, gaur egun garrantzitsua da eskola-komunitate osoari, familiei barne, sexu-heziketa integrala ematea, hezkuntza-etapa guztietan berdintasunik gabeko jarrerak eta portaerak aztertzeko, zuzentzeko eta konpentsatzeko. Prestakuntza-programa integrala maila guztietan emango litzateke, adinari egokituz, ikaslea ikastetxean jarriz, baina inplikatutako gainerako eragileei prestakuntza emanez. ? Eskolako patioko segurtasuna zaintzeko sistema: gaur egun, eskolak zabuz eta frontoiz estalitako eremuak ditu. Eskolaren kanpoko aldeak ordutegi jakin batean irekitzeak, bai arratsaldeetan, bai asteburuetan, euri-egunetan estalitako gune horiek familiek erabiltzea erraztuko luke, eta, neurri batean, gaur egun barrura sartzen direnak itxita dagoenean, era ez apropos batean erabiltzea saihestuko luke. Espazio horiek funtsezkoak dira gure eskolako ikasleentzat, eta, beraz, horiek ez hondatzea lehentasunezkoa da gure elkartearentzat. Horregatik eskatzen dugu eskola-ordutegitik kanpoko zaintza-sistema bat espazio horietarako. ? Skate pista, pump-track: gure Magalean Gurasoen Elkartetik garrantzitsua ikusten dugu Arrigorriagako adingabeen jarduera fisikoa sustatzea, ikuspegi ludiko batetik. Etxebarriko pump-track pistaren arrakasta ikusita, gure herrian antzeko bat eraikitzea proposatzen dugu. Azpiegitura honen xede-publikoa 5 urtetik nerabeetara bitartekoa izan daiteke. ? Eskolan karpa mantentzea: gaur egun, eskolak bi karpa ditu urte amaierara arte, euria egiten duen egunetan kanpoko patioak erabiltzeko. Karpa horiei esker, COVID protokoloa bete daiteke, meteorologia edozein dela ere. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik ezean eta burbuila-taldeak mantentzea beharrezkoa den bitartean, Udalak bi karpak mantentzea eskatzen dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu proposamen horiek pentsatzen, idazten, itzultzen eta maila partikularrean aurkezten lagundu duten boluntario guztiei. Eskerrik asko guztioi!
AMPA
1318 aldiz irakurri dute
13/2012 Lege dekretu Reala betez, Zure baimena eskatzen dugu web-gune honetan burututako nabegazioari buruzko datu estadistikoak lortzeko helburuz. Erabiltzen jarraitu ez gero, “cookies”-en erabilera ontzat ematen duzula suposatuko dugu.
OK
|
Informazio gehiago