AMPA GURE MAGALEAN
info@guremagalean.eus
EUS
CAS
HASIERA
GURASO ELKARTEA
NORTZUK GARA
ZUZENDARITZA BATZORDEA
BAZKIDETU ZAITEZ
GE AGENDA
KOBRANTZA-EGUTEGIA
ZERBITZUAK
ARAUDIA
ESKOLA-ASEGURUA
ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK
HARRERA
BESTE BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK
BERRIAK
HARREMANAK
FAMILIEN GUNEA
itzuli atzera
2021-urria-27
Death Cafe
Arrigorriagan lehen Death Café-a egingo da azaroaren 4an
Gure Magalean, uste dugu garrantzitsua dela gure seme-alabek heriotzari ahalik eta ikuspegi naturalenetik aurre egitea. Horregatik, gure udalerrian egingo den lehen Death Cafeari buruzko informazioa eskaintzen dizuegu. Estatu osoan zehar ekitaldiak antolatzen dituen "Dando vida a la muerte" jaialdiaren barnean, Arrigorriagako Osasun Foroak udalerrian lehenengo Death Café-a egitea erabaki du azaroaren 4an, 17:30ean Aldapa tabernan (Urgoiti pasealekua 30). Jaialdi horren helburua da herritarrak heriotzaz, galeraz, doluaz eta hiltzeko prozesuaz hitz egitera animatzea. Death Café-a taberna batean egiten den espazioa da, heriotzaren gaiari buruz askatasunez hitz egiteko, gidoi itxirik eta helburu zehatzik gabe, kafea edo bertaratutako bakoitzak nahi duena hartzen duen bitartean. Helburua da heriotzaren kontzientzia soziala hainbat ikuspuntutik sustatzea, bizitza baloratzeko eta heriotzarekin zerikusia duen guztiari buruz hitz egiteak dakarren tabua hausteko. Arrigorriagako Osasun Foroaren arabera, heriotza bizitzaren parte da eta, beraz, gaiari buruz naturaltasunez eta beldurrik gabe hitz egiten hasi beharko genuke. Horrela, gizarteak heriotzari buruz hitz egiteko beldurra galduko luke, eta senideekin eta gertukoekin gaiaz hitz egitera ohituko litzateke, unea iritsitakoan, berauek erabaki zailekin kargatu beharrik izan ez dezaten. Garrantzitsua da azpimarratzea ez dela dolurako laguntza, ezta esperientzia pertsonaletarako laguntza-leku bat ere. Arrigorriagako Osasun Foroak herritarrak animatzen ditu espazioan parte hartzera. Edukiera mugatua, beraz, izena emateko idatzi arrigorriagakoosasunforoa@gmail.com helbidera edo deitu 944 020 200 telefono-zenbakira.
Actividades
1321 aldiz irakurri dute
13/2012 Lege dekretu Reala betez, Zure baimena eskatzen dugu web-gune honetan burututako nabegazioari buruzko datu estadistikoak lortzeko helburuz. Erabiltzen jarraitu ez gero, “cookies”-en erabilera ontzat ematen duzula suposatuko dugu.
OK
|
Informazio gehiago